XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goiz aretan, amets!!! Amets!!!... Amets egiñez, egiñez ama-naturaren ederraren-ederrez, nere zer osoa moskortuz ibilli nai nuan.

Nai nuan ibilli, nigan naigabeak jarritako arantza, iru kolorez loratu artean.

Zuri-gorri-berdez loratu artean ibil nai nuan goiz artan Moersko parkean.

Moers erri politara Euskaditik zetozkidan berriek, ez zidaten gozo ikuturik egiten.

Alemaniako aldizkeriek ere, mingarri nituan.

Aldizkariok, ez zuten txalotzen Euskadi.

Emen, dena zen erioa.

Dena zen ilketa.

Dena zen illuna, Dena zen ekaitz-trumoia.

Dena zen terrorismoa eta diabrukeria!!!.

Aatik, nere ardiek, nereak ez izan-arren, ene eskuetan nituan ardiek, espaiñitarrek, nere larrari, bildur zioten.

Edozeiñ alkar-izketan zidaten: Zu euskaldun? Leen bai.

Leen fiñak eta onak ziñaten.

Baiñan oraiñ....

Orregatik nintzan, goiz aretan, neskatil polit ura ikusi nuanian, igezka, ametsari jarraituz, ametsari mamia kenduz, ametsari argia eskatuz, parkean, tximeletaren antzera loren gainean egan ibilli naian.

Euskadi, urrutitik, gainetik eta barnetik ikus nai nuan....

Eta... Fagus Selbatikus arroaren magalean...
Neskatil ttipia.
Hippi zoragarria.
Luzez jantzia.
Gona gorria.
Ttipia.
Gorria.
Hippiz jantzia.
Zoragarria.
Euskal-Erria!!!
.

Neskatilla joan zenean, arbolapean, belar artean, neskatillaren ipur-aldeak gozatutako lurrean, ene otarra gibel urdiñez bete nuan.

Ordurako, ene ametsa, zearo eta guztiz, puzkaturik zen.

Gibel-urdin pillaren jolasa!!!.